Beharbada bertako
gastronomiako alderik nabarmenena izan ez arren, probintziako taberna
guztietan doan eskaintzen diren pintxoak, ardo txiki edo garagardoarekin
batera, Granadaren sinbolo gozoa dira, zentzumenak ernatu eta bisitariaren
memorian gordeta geratzen direnak.
Sukaldaritza txikian,
pintxoak bere bakarrean, era informalean hamaiketakoa hartzeko edo
afaltzeko era anitz eta gozoa dira. Taberna eta ardotegietan pintxo
jatea, granadarrarentzat uka ezineko gizarte erritoa da. Kantitate handi
edo txikiagoetan, sukaldeek beren bezeroen ahoei barraskilo gisatuak,
patatak behartsu erara, arrautza-irinetan pasatako arrainak eta
hestebete anitzak oparitzen dituzte, aipamen gutxi batzuk egiteagatik.
Granadako gastronomia hizki handitan pintxoak bezain anitza eta gozagarria da. Arabiar ondorengotza handiko sukaldea da, espezia ugarikoa, zopa eta eltzekarietan aberatsa eta bereziki gozozalea. Granadako hiria inguratzen duen ibar emankorreko produktuak, bertako ohiko produktu askoren oinarri dira, baba frijituak urdaiazpikoarekin, zerba orri-mami beteak, kardua, remojoia, pipirrana eta ezinbesteko gazpatxoa dira. Hori guztia Alfacarreko ogi bikainak lagunduta. Hiriburuan izen handiko berezitasuna Sacromonteko tortila da, aho milikentzat ez egokia eta beste osagai batzuen artean, garunak, barrabilak eta arrautzak dituena.
Sierra Nevadako gailur hotzek neguan inposatzen duten giro hotzek, gorputza eta izpiritua berrindartzeko pater trinkoak aldeztu dituzte. Adibiderik onena, San Antongo Lapikoa da, hain da indartsua, urtean bi astez baino ez da jaten. Prestaketan zerriaren zati gutxi batzuk besterik ez dute ihes egiten: belarria, isatsa, urdaia, odolkia, eskutxoak...baba lehorrez, arrozaz eta mihiluz lagunduak. Marquesadoan eta Altiplanoan piper-oreak, ogi papurrak, Segurar arkumearen gisatu eta egosiak eta antxume frijitua baratxuriekin dira ohikoak.
![]() |
![]() |
![]() |
Alpujarrako gastronomia bere horretan da erakargarri turistiko. Ikusgarria da Trevélezeko urdaiazpiakoa, Iberiar Penintsulako herririk garaienean ondua. Zerri zurietatik ateratzen bada ere, horrenbeste ospe hartu du bere kalitateak, espainiar mugetatik kanpo eskabide handia izaten ari da. Jaki hau ez da inoiz eskualdeko espezialitate onenetan falta, Alpujarrako Platera, solomo, txorixo, odolki, arrautza frijitu eta behartsu erarako patatekin osatzen dena. Hain da sendoa, kalitate handiko ardoetako batekin laguntzea merezi du, ardandegi-jabe abenturazale batzuk sorlekuari arrakastaz ateratzea lortu duten ardoa.
Kosta Tropikalak ere arrain eta itsaski onak bermatzen ditu granadar mahaietan. Kalitate paregabekoak dira izkirak, zigalak eta Motrilgo ganba zuriak, plantxa kolpe bakarra behar dutenak zaporerik onena ateratzeko. Txingarretan edo gatzetan bilduta oso finak dira pargoa, muxar handia, urraburua eta merlenka. Eta burruntzian erreta, sardinak.
Granadako kostaldeko klima inbidiagarria, fruitu subtropikalen landaketa aldeztu du, hala nola, chirimoya, aguacatea edo mangoa. Edozein bazkariri amaiera Motrilgo ron zurrupadatxo batek eman liezaioke, azukre kanaberaren landaketatik granadar tradizioaren semea eta kalitate ikaragarrikoa Karibeko lurretatik hain urrun hazteko.