Granadak bere eskulangintzaren bitartez, bertan finkatu diren kultura desberdinek utzitako langintzen bereganaketa adierazten du: feniziarrak, iberoak, erromatarrak eta batez ere, musulmandarrak. Probintziako eskualdeetan lanbide zaharren ohitura bizirik mantentzen duten tailer kopuru garrantzitsua dago oraindik:
Luxuzko
ebanisteria lan zorrotza, altzariak, kaxak edo edozein objektu ehundaka
hezur, zilar eta egur noblez egindako marrazki geometrikodunak apaintzean
datzana.
Nazariar
garaian du jatorria eta aleak beiradunak eta irudi begetal eta animalienez
apainduak, tonu berde eta urdinetan hondo zuriaren gainean. Zeramika mota
honetaz gain, forma geometrikoko azulexuen lanketa irauten du, Alhambrako
gelak estaltzen dituztenetan inspirazioa hartuta eta jarroi eta anforak,
hauek ere nazarien hondarrekin.
Granadan
eta Madrilen musika instrumentuen Espainiako bi ekoizle eskola nagusiak
daude. Probintzian 25 gitarra egile baino gehiago daude, bai kontzertu
klasikorakoak, bai flamenkorakoak.
Granadar
farola, arabiar jatorri garbikoa, latorriz eta kolore desberdinetako
beirez egiten da.
Oraindik ere probintzian bizirauten duten beste langintza batzuk, Guadixeko buztingintza, burdinola eta galdaragintza Granadan, bordadoak eta mantatxoak, alpujarrako mantak eta jarapak eta uhalgintza dira.